urdaibai -en artxiboa

Etsaia ate joka

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Garapena, Gizartea with tags , , , , , , , on 2010/03/30 by aselluzarraga

Hemen dago gure ingurunearen etsaia berri eta suntsitzailearen aurpegi berria. Nik, behintzat, GU EZ esan diot dagoeneko. Zer saldu nahi digute? Noren interesean? Aspaldi idatzi nuen proiektu horri buruz hemen eta inguruan bizi zaretenoi dagokizue aberrazio berri hau ez gauzatzeko urratsak ematea… Urdaibai salba dezagun! Geldiaraz dezagun garapenkeria garaiz gauden bitartean. Lurra ez dago salgai!

Oharra: Informazioa zabaltzeko eta erantzunak bideratzeko lehen bideak badaude martxan, behintzat, Urdaibaietz eta Zain dezagun Urdaibai webguneetan.

Guggenheim berriari ez

Posted in Anarkismoa, Euskal Herria, Garapena, Politika with tags , , , , , , , on 2009/10/12 by aselluzarraga

Garapen gose basatiak itsututa bizi gara herri puta honetan, argi dago. Oraindik ileak lazten dizkit Bizkaiko Foru Aldundiaren asmo handinahi izugarriak. Era berean lazten dizkit ETBk kontua aurkezteko darabilen arinkeriak. Lekuaren ederra, lasaitasuna… aipatu eta horrek guztiak desagertzeko daukan arriskuari bizkarra eman? Jakina, iritziak agertzeko orduan ez da kasualitatea izango guztiz alde daudenak edo aurka oso gogor agertzera ausartzen ez direnak hautatzea…

Zer izango da hurrena? Turista oldeak erosoago iristeko autobidea irekitzea Bilbotik Sukarrietara? Turistentzako ontzi dotoreak ugaltzea eta haiei bidaia errazago egiteko itsasadarraren ibilbide naturala hankaz gora uztea?

Badakigu norantz goazen? Pentsatu dugu zer etorkizun nahi dugun? Aukera ematen zaigu zer nahi dugun amesteko ere? Politikari orojakileek erabaki dute gure ordez, batzuek horretarako eman bide diete bozka, ezta? Eta betiko moduan, gizartearen bizkar, iritzirik jaso barik, eztabaida irekiari aukera eman barik. Horretarako ez da ez kontsultarik egingo. Badaezpada ere.

Erabat babestuta omen dagoen natura honen geroa dago kolokan…

BAP!!en aspaldiko kanta hartan legez, oraingoan honakoa abestu beharko dugu: tturrukuttukuttu Urdaibai ez ikutu, ttarrakattakatta Guggenheim a la kaka…

(2008-7-16)