presoak -en artxiboa

Aurkezpena Bilbon – Presentación en Bilbao: “Los buenos no usan paraguas”

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Jatorrizko herriak - Pueblos originarios, Komunikabideak, Kultura, Liburuak, Literatura, Politika with tags , , , , , , , , , , , , , , , , , , on 2014/06/20 by aselluzarraga

portada- los buenos no usan paraguas

 

Txilen pairatu zuen polizia-muntaiari buruz idatzi du Aselek liburu honetan eta egin zitzaion epaiketa-antzezpena dokumentatu du bertan. Halaber, Atlantikoaren alde bietan izandako elkartasun adierazpenak ere deskribatu ditu.

Aselek bideokonferentziaz aurkeztuko du liburua Argentinatik ekainaren 26an, ostegunarekin, 19:00etan DDTren lokalean (Marzana kaia 5, Bilbo Zarra)

Asel escribe en este libro sobre el montaje policial que sufrió en Chile y documenta el jucio-farsa del que fue objeto.  También están descritas las muestras de solidaridad que tuvo a ambos lados del Atlántico.

Asel presentará el libro por videoconferencia desde Argentina el Jueves 26 de Junio a las 19:00 en el local de DDT (Muelle de Marzana 5, Bilbao La Vieja).

Neurri bikoitza edo tipula malkoak

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Komunikabideak, Politika with tags , , , , , , on 2010/03/29 by aselluzarraga

Egunak daramatzat gogoeta honi heldu nahian, baina beste gauza batzuk direla-eta atzeratzen joan da kontua. Ez da berria komunikabideek tokian tokiko interes nagusien mesedetan jokatzen duten eginkizuna, ezta darabilten neurri bikoitza ere, baina azken boladan, agian dagokidan egoeragatik, deigarriagoa egin zait Txileko hedabideetan (pentsatzekoa da antzekoa izango dela kapitalismoa eta alderdien desdemokrazia hauspotzen diren munduko beste bazterretan ere) Guillermo Fariñasen gose grebari ematen dioten oihartzuna. Bihoa aurretik nire begirune osoa holako erabakia hartzen duenarentzat, ez daukat ezer horren aurka. Baina gutxienez bitxia da. Eta hori bezain bitxia da hemen kazetariek Kubako “diktadurari” preso politikoak askatzeko Txileko Alderdi Sozialistak egindako “aurrekaririk gabeko” eskaera hainbeste txalotzea (esan behar da, batzuentzat Estatu bat diktadura ez izateko bermea zenbait alderdi politiko edukitzea dela…, baina ez naiz dialektika horretan sartuko, anarkista bezala, neurri handiagoan zein txikiagoan, Estatu guztiei deritzedalako diktadura).

Eta horiek guztiak bitxiak dira, bat-batean munduan preso politikoak eta gose grebak existitzen direla aurkitu berri dutela ematen duelako, eta gainera, horiek guztiak Kuban eta antzeko beste “diktaduretan” daudela aurkitu ere. Noiz agertu dira komunikabide horiek orain bezain asaldatuta Espainiako kartzeletan de Juana Chaos euskal presoa edo Amadeus Casellas preso anarkista (azkenean Amadeusek kartzelan behar baino 8 URTE GEHIAGO eman zituela onartu eta besterik gabe askatu du epaileak berak) gose greban zeudenean? Eraman dute inoiz haiek eta beste askok munduko “demokrazietan” gose greban igarotako egunen kontua eta eman dute inoiz, kezkatuta, haien osasun egoeraren berri?

Argitaratu dute inoiz zenbat maputxe eta anarkista dauden preso Txilen? Zenbat euskaldun eta anarkista Espainian eta Frantzian? Ez dut holakorik gogoratzen…
Jakina, maputxeak, euskaldunak, anarkistak, de Juana, Amadeus…, horiek denak ez dira zapaltzen dituen sistemaren aurkako disidenteak, ez dira preso politikoak, ni neu halakorik ez naizen bezala (eta hori kasualitatea! maputxeak eta ni Kubako gobernuari preso politikoak askatzeko deia egin dion Alderdi Sozialistak espetxeratu gaitu!), terroristak eta kriminal arruntak baino. Kontxo! Kubako gobernuak eta hango komunikabide ofizialek Orlando Zapataz eta bera bezalakoez dioten gauza bera!

Horregatik, komunikabide “demokrata” ofizialek Orlando, Fariñas edo beste batzuengatik negar egiten dutenean, tipula malkoak direla begitantzen zait, besteen sufrimenduak euren aldeko etekin politikoa atera daitekeenean baino hunkitzen ez dituelako.

Ez Euskal Herrian, ez Wallmapun, ez Katalunian, ez Espainian, ez Frantzian, ez Txilen, ez Kuban, ez Txinan, ez Hondurasen, ez Serbian, ez Errusian, ez Iranen, ez Turkian, ez Myanmarren, ez Kolonbian, ez AEBn, ez inon… preso politikorik ez!

Oharra: Hemen idatzitakoaren harira, oraintxe jakin dut Argentinan gose greban zegoen Ruben Terzagui presoa hil berri dela. Zer esango dute komunikabideek honetaz?

2. oharra: Palestinan milaka dira gose grebari ekin dioten preso politikoak. Zer esango dute AEBk horri buruz? Zer komunikabide ofizialek?

3. oharra: Orain saharar preso politikoak dira Marokon gose grebari ekin diotenak.

No mas presos!

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Musika with tags , , , , , , , , , , on 2010/03/19 by aselluzarraga

La Pollaren kantek ez dute inoiz gaurkotasunik galduko (zoritxarrez esan beharko dugu, bai…). Gaur egin dudan musika zerrenda luuuuuuuuzean hauxe hasi da oraintxe jotzen eta… ezin egokiagoa! Munduko preso guztien alde, politikoak zein arruntak izan, azken finean, kartzela guztiak sistema ekonomiko, sozial eta politikoaren hutsune, gabezia eta akats guztiak estaltzeko tresna krudelak baino ez direlako.

Las canciones de La Polla nunca perderán actualidad (tendremos que decir que por desgracia, sí…). En la laaaaaaarga lista de musica que he puesto hoy éste es el tema que acaba de empezar a sonar y… ¡no podía ser más adecuado! En apoyo a todos los presos del mundo, sean políticos o comunes, porque después de todo, todas las cárceles no son sino la herramienta cruel para parchear todas las lagunas, carencias y errores del sistema económico, social y político.

No a las cárceles del estado asesino, ¡No!
No más esconder los errores del sistema, ¡No!
No al estado terrorista que encierra, ¡No!
A quien le sobra y a quien lucha contra él, ¡No!
No queremos nadie preso y lucharemos por eso, ¡No!
No más presos.
No más presos.