lehen mundua -en artxiboa

Somaliako pirateria

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Ironia with tags , , , , , , , , , , on 2009/11/02 by aselluzarraga


Aurrerantzean piratek euren burua armaz defendatzeko eskubidearen alde egin du Patxi Lopezek. Edo bestela esanda, Lehen Munduak Hirugarren Munduari lasai lapurtzerik ez daukanean, Lehen Munduko piratek indarkeria legez erabiltzeko eskubidea behar dute. Holaxe jokatzen zuten garai bateko kortsarioek, euren Errege-Erreginen alde legez lapurtzeko eskubidea zuten piratek. Orduan Europako herri boteretsuen arteko lehia zen, Amerikari ostutako aberastasunen lehian. Egun, ordea, arpilatutako, jipoitutako herriei aberastasun naturalak lapurtzerakoan Europako herri guztiak ados: bidal ditzagun gure itsas-armadak gure lapurrak defendatzera! Badakit Euskal Herriko jende askori ez zaiola lar gustatuko ikuspuntu hau baina…, bada garaia zertan dihardugun hausnartzeko.

Advertisements

Haur izandakoak – Los que fuisteis niños

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Gizartea with tags , , , , , , , , , , , , , on 2009/10/28 by aselluzarraga

Zuek denok, zuen pribilegioak errugabeen odolaz defendatzen dituzuenok, moral bakarra dirua duzuenok, zuen ongizate huts eta neurririk gabeari eusteko mundu honetako deseredatuak gupidarik gabe larrutu edo akabatzen dituzuenok, jabetzaren gezurra saltzen duzuenok, indarkeria mota oro sustatzen duzuen burges hiltzaileok; baita zuek ere, ezikusiarena eginez sarraskiaren partaide ez zaretela uste duzuenok, lan zikina besteei utziz eroso bizitzeko eskubidearen jabe sentitzen zaretenok, GKE-ei diru apurtxoa emanez etengabeko lapurreta zuritzen duzuenok, burgeskerian eroritako langileok; garai batean mundu hobe eta bidezkoarekin, bakearekin, gosearen amaierarekin amesten zenuten haurrak izan zineten; edo hori esan zenuten eskolan, behintzat. Non geratu ziren haur horiek? Ala ordurako demagogia eta zuzentasun politikoa ondo ikasitako ume otzanak baino ez zineten? Noiz hil zenuten betiko berdintasun sena zuen bihotzetan, inoiz izan bazenuten? Noiz jarri zenizkieten zapia begietan eta kotoiak belarrietan zuen barneko haur horiei? Zeuek zaretelako munduari horrela iraunarazten diozuenok eta orain zuen haurrei gezur berberak saltzen dizkiezuenok, euren gurasoen bihotz onean sinets dezaten, mundua holakoa berez dela irents dezaten, mundua aldatzeko zerutik iritsitako indar ezezagunen batek etorri behar duela barneratu eta otoitzetan zuen kontzientzia garbi dezaten, txiroa izateko errua txiroena dela eta zuen karitateari esker salbatzen direla sinets dezaten, zuen bideari jarraituz ezer txarrik egiten ez dutela pentsa dezaten, eurak ere, munduko zapaltzaileak izanda, salbatzaile senti daitezen. Hurrengo hiltzaileak izan daitezen, zuen oinordekotzak bermatutako pribilegioei esker.

Todos vosotros, que defendéis vuestros privilegios con la sangre de inocentes, cuya única moral es el dinero, que despellejáis o elimináis sin piedad a los desheredados de esta tierra para mantener vuestro vacío y desmedido bienestar, que vendéis la mentira de la propiedad, asesinos burgueses que promovéis todo tipo de violencia; y también vosotros, que creéis que mirando para otro lado no sois participes de la masacre, que os sentís dueños del derecho de vivir cómodos dejando a otros el trabajo sucio, que justificáis el perpetuo robo dando unas moneditas a las ONGs, trabajadores con sueños de burgués; fuisteis niños que en un tiempo soñaron con un mundo mejor y más justo, con la paz, con el fin del hambre; o al menos eso dijisteis en la escuela. ¿Dónde quedaron esos niños? ¿O ya entonces no erais más que dóciles niños con la demagogia y la corrección política bien aprendidas? ¿Cuándo asesinasteis el instinto de igualdad en vuestros corazones, si lo tuvisteis alguna vez? ¿Cuándo pusisteis la venda en los ojos y los algodones en los oídos de esos niños? Porque sois vosotros quienes mantenéis el mundo tal cual y quienes vendéis ahora las mismas mentiras a vuestros hijos, para que crean que sus padres tienen buen corazón, para que traguen que el mundo es así de por sí, para que interioricen que para cambiar el mundo debe llegar alguna fuerza desconocida del cielo y limpien en sus rezos vuestra conciencia, para que crean que la culpa de ser pobre es de los pobres y que se salvan gracias a vuestra caridad, para que piensen que siguiendo vuestro camino nada malo hacen, para que ellos mismos, siendo los opresores del mundo, se sientan salvadores. Para que sean los próximos asesinos, gracias a los privilegios garantizados por vuestra herencia.

Piratak lehen eta gaur

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Gizartea with tags , , , , , , , , , on 2009/10/13 by aselluzarraga

Ez dut nik hobeto azalduko, eta oraindik erritmo falta daukat, beraz, esteka utziko dizuet gazteleraz irakur dezazuen. Ez dator txarto komunikabideei egunero saltzen dizkiguten gezur interesatuek ezkutatzen digutena ezagutzeko ardura apur bat izatea… Komunikabideak gezurraren paradisua izan dira arma politiko eta ekonomiko izan direnetik, hots, betidanik. Horretaz hurrengon batean jardungo dut.

(2009-4-18)

Urarekin eta expolioekin jarraituz…

Posted in Ekonomia with tags , , , , , , , on 2009/10/12 by aselluzarraga

Oraindik ez badakizue zergatik egiten diodan boikota Nestleri, aspalditik gainera, hemen dauzkazue arrazoi batzuk…
http://usuarios.lycos.es/CEA_Mavea/Bnestle.htm
http://foros.hispavista.com/cine/4/3395/m/boicot-a-nestle-/
http://foro.reasnet.com/viewtopic.php?p=252&sid=12e6da8f3117cf924197f0c98ac4cf12
http://www.geocities.com/soycomunista/nestle.html
http://ecuador.nuxit.net/buho/article.php3?id_article=99
http://www.apiavirtual.com/2006/03/07/articulo-10315/
…eta bereziki erosi behar ez genituzkeen produktuak:
http://www.nestle-waters.com/en/Menu/NWToday/BrandPortfolio/NestleBrands

Beste horrenbeste esan daiteke Coca-Colaz…
http://www.commondreams.org/views06/0307-30.htm
http://www.indiaresource.org/campaigns/coke/2006/cokewwfespanol.html
http://www.organicconsumers.org/espanol/290905_coca.htm
Beraz, saihestu haren ur botilaratua:
http://www2.conocecocacola.com/conoce.cfm?id_seccion=625&id_sec=335
Eta bide batez, gainontzeko multinazionalen ur botilaratuak ere bai. Oraindik zalantzarik?

(2008-6-15)

Bidezko merkataritza

Posted in Ekonomia, Gizartea, Ironia with tags , , , , on 2009/10/12 by aselluzarraga

Ez dugu txarto egin europarrok: Afrikatik behar izan dugun guztia atera, hangoak miseria gorrian eta euren barne produktu gordina baino handiagoak diren zorrak itota utzi, etsipenak bultzatuta itsasoan itotzera kondenatu, eta trukean eta sosen bat edo beste atera dezaten, orain gure industria orojaleen hondakin toxiko guztiak kontrolik gabe bidali. Azken finean, duten bizi itxaropenerako, zer axola die haiei gure zaborretan usteltzeak, ezta?

Negozioa argi dago, Nestle lako multinazional gupidagabeen eta zabor nuklearraren sortzaileen arteko jolasa: lehengaiak lehergaien truke. Hori da bidezko merkataritza…

Bazen behin kontinente bat…

Posted in Ekonomia, Gizartea, Ironia with tags , , , , on 2009/10/11 by aselluzarraga

Bazen behin kontinente nahi legez espoliatu bat. Gizon zuri jakintsuak (honen guztiaren buru gizonak baitzeuden, lorpen handi guztietan bezala) hara joan eta erabaki zuten, erlijio eta kultura aurreratuagoak usaintzen uztearen truke, zilegi zela handik aberastasun guztiak ateratzea, mugak gogoak eman ahala ezartzea, eta premiazkoa zen doako lan-eskua indarrez eramatea itsaso handiaren bestaldean aurkitutako lur konkistatu berrietara.

Ordaina, horixe bera: zibilizazioa. Eta gosea eta miseria gorria ere

bai, bide batez. Egun batean kontinente espoliatu hartakoek erabaki zuten, gizon zuri jakintsuek garatzen uzten ez bazieten, agian lor zezaketela gosez ez hiltzea gizon haien lurretara joanda. Baina gizon zuri jakintsuari ez zitzaion ideia gustatu, eta alarma guztiak piztu ziren kontinente txiki eta aurreratuenean. “Neurriak hartu” agindu zieten kontinente espoliatuko gobernuei, “zuen txiroak zuen etxean ustel daitezen guri buruhausterik , gure etxean sartzeko”.

Baina goseak ez ditu ulertzen gizon zuri jakintsuaren arrazoi pisuak eta tematia da. Horregatik, ipuin hau ez da bukatu, hasi besterik ez. Agian gizon txuri jakintsuak, txiro horiek goseak akabatzen ez uzteaz gain, berak ere apur bat txiroago izan beharko duela ulertzen duenean hasiko da bukatzen. Beharbada lehenago eta ezer ulertzeko astirik izan aurretik…

(2006-9-5)