elena varela -en artxiboa

Elena Varela aske!

Posted in Errepresioa, Komunikabideak with tags , , , , , on 2010/04/22 by aselluzarraga

Adierazpen askatasunak badauka gar zer ospatu. Txilen banku lapurretetan parte hartzea leporatzen zitzaion dokumentalista, Elena Varela, aske geratu da gaur, auzitegiko hiru epaileek, aho batez, errugabe jo ostean. Hasieratik gehienok argi izan dugu akusazioak fiskaltzaren eta poliziaren asmakuntza etsia zirela, Wallmapun grabatzen ari zen dokumentala bertan behera geratzeko eta maputxeen alde agertutako jarrera zigortzeko. Zoritxarrez, lehen helburua lortu zuten, dokumentala bertan behera geratu eta grabatuta zeuzkan zinta gehienak “desagertu” zirelako poliziaren eskuetan geratu ondoren.

Zorionak, Elena! Eta zorionak egiarako bidean lagundu dizuten guztiei! Garaipen garrantzitsua izan da gaurkoa.