Archive for the Lana Category

E29 Greba Orokorra

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Euskal Herria, Gizartea, Lana, Politika with tags , , , , , , , on 2010/06/28 by aselluzarraga

Biharko deialdi zabalarekin bat eginez, greba orokorra! Ea borrokaren lehen urratsa baino ez den eta aurrerantzean kapitalismoa porrotera eramateko ekimenak ugaltzen diren.

Hona grebari buruz argitaratutako batzuk:

Indymedia Euskal Herriak:

Datorren ekainaren 29an, ELA, LAB, STE-EILAS, ESK, HIRU CGT-LKN eta CCOO sindikatuek, Euskal Herriko herri ekimen ugarik eta ezkerreko alderdi politiko batzuk greba orokorrerako deialdia egin dute. Arrazoiak nabariak dira: langabetu, langile eta ikasleen aldetik erantzun bat aurkeztearen ezinbestekotasuna eta krisi ekonomiko honen erdian bankuei emandako laguntzak, kaleratzeak eta ERE-en aurrean irtenbide bakarra mobilizazioa eta elkartasuna direla agerraraztea, hain zuzen.

Aurreko greba orokorrean egin zen legez, oraingoan ere zenbait hedabide alternatibok jarraipen eta estaldura berezi eta zuzena egingo diote ekainaren 29ko jardunaldi honi. Minutuz minutu greba egunean zehar sortutako berriak jarraitu ahal izango dira greba.euskalherrian.info gunearen bidez. Hainbat izango dira estaldura jarraitzeko bideak. Telebista streaming-aren bitartez, adibidez, edo sakeleko telefonoen bitartez, twitterren… Honez gain, albisteak, bideoak, argazkiak ere eskuragai daude dagoeneko aurrekari legez gune honetan. IndyEHtik ekainaren 29ko estaldura mediatiko proposamen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Astelehenean 22.00tan ekimen honetako kideek koordinazio bilera birtuala eta irekia burutuko dute hemen .

CNTk:

CNTk ekainaren 29ko greba orokorra deiarekin bat egiten dugu eta langileriari greba egun honetan parte hartzeko deia egiten diogu.

Oso kritikoak gara Greba deialdi hau oso berandu egin du eta. Kontutan hartzen badugu iazko maiatzaren 21eko greba egunetik hona ez da ezer serioa egin nahiz eta guztiok jakiten genuen Gobernuak Lan-erreforma prestatzen ari zela. Gobernu eta Patronalaren aurrean oso zaia da postura indartsu batekin agertzea hau guztia kontutan hartu izan gabe.

Hala ere, uste dugu Greba deialdia ezin dela geratu langileon soldata galera batean, etsipena eta zatiketa sortzen. Aitzitik, gure asmoa da mobilizazio batzuen hasiera baino ez dela izando. Lan-erreforma gelditu eta atzera botatzeko eta benetan krisiaren eragin dutenek ordain ditzaten.

Aurretik esandakoagatik prestatzen ari garen ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

– Manifestaldi-Mitina Barakaldon ekainaren 29an 12:00 etan irteera Bide-Oneratik.

– Manifestaldi-Mitina Bilbon ekainaren 29an 19:00 etan irteera Arriagatik

CGTk:


Kapitalismoa birsortua izan da jadanik, politikari eta kapitalisten trebeziaz gain, nor bere banakako ongizate eta kontsumo mailari atxikiegia dagoen langileriaren moteltasunari esker. Gaur egun, artzen diren erabakiak adiera bakarrekoak eta erantzunezinekoak dira hemen eta Grezian. Produktibista, lehiatsua eta ezberdintasunen eta eskubideen murrizpenen sortzailea den merkatu globalaren beharrak agintzen du.

Krisia, iristea utzi diogun lekuan dugu. Bi urte luze hauetan banka eta enpresendako lotsagabeko laguntzak, langabezi maila izugarria eta txirotasun eta bazterketa sozialaren gorakadek ez dira aski izan erantzun sendo eta zabal bat eman izateko.

Ziurrenik, krisiaren bilakaeran eraginik izateko unerik aproposena atzean utzi genuen; hura non kapitalismoa arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoen sortzailetzat auzitan zegoenean, prozesu guzti honen hastapenetan. Ala eta guztiz ere, guztiongan eragina duten murrizpen goriak ematen ari diren garai hauetan, bakar bakarrik, galdutako eremuaren ahal dugun zatia berreskuratzeko aukera besterik ez zaigu geratzen. Horrexegatik, E29ko Greba Orokorrerako deialdia, jatuntasun neoliberalaren aurrerapausoak gelditzeko aukera ematen digu. Greba baten deialdiak dakarren ardura eta eraginkortasun nahiaren haurrean aintzat hartu behar da ez egitearen ardura eta eraginkortasuna. Arriskuari eutsiz, erantzuna lehen bai lehen eman behar dela uste dugu. Denboran, borrokatu nahi ditugun neurrietatik ahalik eta hurbiltasun handienarekin. Guzti honengatik LKNk ekainak 29rekin Greba Orokorrerako deia luzatzen du eta parte hartzera animatzen zaituzte.

LKNren apustua, geroz eta handiagoa izan beharko litzatekeen mobilizazio dinamikoaren aldekoa da, ala nola ordena mundial eta gizarte eredu arras ezberdin baten aldekoa. Hauexek dira E29an Greba Orokorrera eramango gaituzten arrazoien ildoak:

– Murrizpenak gelditu: doitze plana, lan erreforma, pentsioak…

– Antikapitalista, birbanatzaile eta desarrollismoaren aurkako neurriak: gastu militarraren murrizpena, errenta altuenak zergapetu, AHT proiektua gelditu…

– Lana eta baliabideen banaketaren alde: Gure gizartearen baitan eta munduko herri ezberdinen artean. Kontsumo ahalmena galtzeko prest gaude aberastasunaren banaketaren alde. Aberastasuna kolektibitatean, parte-hartzean, autogestioan aurkituko dugu. Soldata sorta murriztu beharra dago, lanaldia, jaiegunetako lana, ordu estrak desagerrarazi, enpleguaniztasuna…

– Berdintasun eta zuzentasunezko gizarte baten alde: non emakumeak, etorkinak eta gazteak sistemaren kalteak diren langabezia, ezegonkortasuna eta diskriminazioa ez dituzte pairatuko.

KALERA IRTETZEKO GARAIA DA, GREBA OROKORRA
E29, MITINA ETA MANIFESTALDIA.
11tan VINCULO PLAZAN. IRUÑEA.

Esplotazioaren bukaera

Posted in Gizartea, Ironia, Lana with tags , , on 2009/10/12 by aselluzarraga

Langileriaren esplotazioa iraganeko kontua da. Begi bistako kontua da eta seguruenik ez du ezta aipamenik ere merezi. Hori dela eta, langileen borroka bera ere gainditutako afera, lekuz kanpokoa, anakronikoa bihurtu da. Horretan zeresan handia izan du gure erakundeek azken urteotan azpi-kontratazioari eta aldi baterako lanari eman dieten bultzada ausartak.

Horri esker, amaitu da nagusiaren petralkeria urte luzeetan jasan beharra. Orain, nagusiarekin gogaitzen hasi orduko, baita askoz lehenago ere, langilea etxean, gurasoenean esan nahi baita, dago berriro, pozik eta estresik gabe. Agur esan diegu luzaroan gordetako arrangurei, eta horrek familia lotura estuagoak sortu ditu, ikasketak bukatzeko presak uxatu…, dena gure osasunaren onerako.

Egun azpi-esplotatuak eta aldi baterako esplotatuak baino ez daude, eta izen horiek argi erakusten dute zer neurritan murriztu den langileen eta nagusien arteko gatazka.

Garai berriek, beraz, erantzun berriak eskatzen dituzte. Horregatik, eta noizbehinkako langileak guztiz asper ez daitezen hain zoriontsu bizitzeaz, hau da egungo langileriari proposatu behar dieguna: azpi-borroka eta aldi baterako gatazka. Ez dezagun lan harremanen zentzu tradizionala guztiz gal, giharrek ariketa apur bat eskatzen dute-eta!

(2006-9-26)