Archive for the Kultura Category

Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean

Posted in Anarkismoa, Ekonomia, Gizartea, Kultura, Politika with tags , , on 2014/04/25 by aselluzarraga

Gaur, sistemak inteligentzia zerbitzuei lana geuk egin diezaiogun oparitu dizkigun tresna horietako batean, Facebooken, alegia, honako esaldia irakurri diot nire lagun birtual bati: “Patroia eta familia erakundeak kaltegarriak dira berez; bateratuta, dagoen esplotazio modurik okerrena dira”. Ados egon ohi naiz lagun horrek idazten dituen gauza askorekin, baina honetan ezin, eta uste dut aukera ona dela buruan maiz izan dudan gai horri heltzeko.

Hasteko, edozer aztertzeko bide zientifikoaren oinarria -halako bideetatik urrun egon nahiago badut ere, ez bainaiz zientziaren erlijioaren gurtzailea- enpirismoa izanda, denok daukagun esperientzia iturririk gertukoena geurea dela ezin ukatu eta, beraz, neure familiari begiratu diot lehenbizi hori hala den ikusteko: erakunde esplotatzailea, kaltegarria izan da nire familia niretzat? Bada…, ez. Ezezko borobila. Askotan mugatzailea bai, ziur, daukadan familia izan ez banu gauza askoz gehiagotara ausartuko bainintzatekeen, seguruenik. Familiari min emateko aukera beti izan daiteke galga bat bizitzan aurrera egiteko. Baina kendu legez, zalantza barik, asko eman dit eta, balantzan jarrita, niri dagokidanez, behintzat, errepikatu nahi dudan eredua ez bada ere, mugatu baino gehiago naizena izatera bultzatu nau, bere borondatez edo bere borondatearen kontra. Lehen esperientzia horretatik atera eta, nire ingurura begiratuta, ez dakit bere familia esplotatzailetzat daukan jende askorik ezagutu dudan. Oro har, diskurtso erradikal teoriko ikasietatik harago, bere familia maite duen jendea ezagutu dut nik, ñabardurak ñabardura. Askotan, gainera, ikusi dut familia horixe dela aterpe bakarretakoa gizarte honetan gauzak oker doazenean, jendea esplotatua izateko “eskubidea” ere gauzatzera iristen ez denean, esaterako. Halaber, familia osatu duten lagun anarkistak ere badauzkat, familia horietan aita-amak egon, ama bakarra izan…, eta ez dut uste eurek ere izan dituzten seme-alaben edo daukaten bikotekidearen esplotatzailetzat daukatenik euren burua, familia osatu dutela argi izan arren.

Norberak lehen eskutik ezagutzen duenetik harago, estatistikak dauzkagu. Ez dut haietan batere federik, jainkoengan beste, gutxi gorabehera, manipulazio zientifikorako biderik erabilienetakoa izanda, baina hala ere, egun, komeni denean, denek begiratzen diete datu hotz horiei eta direnak eta ez direnak ondorioztatzeko eta teoriak eraikitzeko erabiltzen dituzte barra-barra; beraz, ikus dezagun haien bidez zer datu atera dezakegun, adibide soil batekin… Umeek familian pairatzen duten esplotazioaren eredu zehatza ez bada ere, familiaren kalteetako batzuk neurtzeko balio diezagukete, esaterako, umeek pairatzen duten indarkeriari buruzko informazioek. Estatu Batuetarako emandako datuen arabera, 10 umetatik 1ek pairatzen du familia indarkeria -eta indarkeria, oro har- eta 16 umetatik 1ek pairatzen ditu sexu gehiegikeriak. Datu horietan, bestalde, bitxia da ikustea mutilek eta neskek antzera pairatzen dituztela tratu txarrak eta gehiegikeriak, hildakoen artean mutilak apur bat gehiago izan arren, eta are bitxiagoa ikustea tratu txar eta gehiegikeria gehienak (%53,5) emakumeen eskutik datozela, pentsatu ohi denaren kontra. Baina tira, horrek beste hausnarketa batzuetarako emango luke. Kontua da, estatistiketatik harago edozein tratu txar eta gehiegikeria kasua guztiz dramatikoa bada ere, ume gehienek (%90ek) ez dutela, horren arabera, halakorik pairatzen euren familietan. Indarkeria mota guztietan legez, gutxiengoen kontua izaten da beti, gutxiengo horiek guztienganako susmoak eta akusazioak mirarizko erraztasunez zabaltzeko erabili ohi badira ere, batere azterketa kritikorik gabe, bizi ditugun alarmismoaren eta errepresio mota guztientzako gorazarrearen garaiotan. Bestalde, umeen esplotazioari erreparatzen badiogu, ume esplotatu bakoitzaren atzean, kasu gehienetan, familia esplotatu oso bat dagoela ikusiko dugu. Halakoetan, beraz, esplotatuak, langile eta nekazari txiroak, bizirauteko euren lan-indarra besterik ez dutenak, biktima izatetik biktimario izatera igaro ohi dira berehala, gure komunikabide eta pentsamendu-sortzaile zintzoen lan apartari esker, halako familia “esplotatzaile” gehienen atzean justiziak nekez ukitzen dituen enpresari “zintzoak” daudela ahaztuta -atzo bertan La cáscara rota film oso gomendagarrian argi ikusi genuen bezala-.

Hala, gure garaiotan, ezker “erradikaletik”, maiz entzuten dira akusazio izugarriak familiaren aurka. Alde batetik, egitura patriarkala eta matxista. Bestetik, umeak gizarteratzeko, “normaltzeko”, otzandu eta “zibilizatzeko” oinarrietako bat direla. Eta, falta barik, noski, emakumearentzako kartzela ere badela. Hori dena, ñabardura barik, berriz ere. Hala, familia eredu bakarra, mendebaldeko familia patriarkal nuklearra, hartu eta dagoen eta historian izan den eredu bakartzat erabili ohi da familia mota guztiak arbuiatzeko. Hori izaten du maiz egungo diskurtsoak: errealitate aniztasuna oztopo da, nahi baino gehiago pentsarazten du, nagitasun intelektualaren garaietan askoz eraginkorragoa da dena sinpletu eta diskurtsoa minimizatzea. Zuria edo beltza. Gehienetan, esperientzian oinarritzen ez diren irakurritako edo entzundako sasi-teoriak iturri bakarra.

Familiaren aurkako etsaigoa, ordea, ez da berria, ezta modernoa ere. Pentsalaririk klasikoenetako batek, Platonek, hain zuzen ere, aspaldi idatzi zuen haren aurka, aspaldi aldarrikatu zuen haren desagertu beharra, eta nago, egun familiari, ñabardura barik, erasotzeko dauden arrazoi berberak ezkutatzen zirela filosofo ospetsuaren diskurtsoan. Izan ere, Platonentzat, bere gizarte totalitario “perfektua”, bere errepublika, diseinatzerakoan, arrazoi goren bakarra Estatua zen, eta Platonen Estatu totalitario hartan familiak oztopo ziren. Hala, bere Estatu hartako elite batentzat, zaindarientzat, emakumeen eta haurren “komunismoa” proposatu zuen -eugenesiarako plan oso zehatzekin batera proposatu ere, gizarte bikain harentzako mailan ez zeuden geneak desagerrarazteko-. Platonentzat maitasunak ez zeukan tokirik. Gehienez ere, ona zen gerretan, maitaleak elkarren ondoan borrokatuta -gerrara gizonak eta emakumeak berdintasunez joan eta borrokatzea ere proposatu baitzuen-, gerlariak adoretzeko, euren onena eman zezaten, maite zutenaren aurrean portaera heroikoa izan zezaten. Baina Estatuarentzat, onena familiak desagerraraztea zen. Harreman finkorik ez, maitasunik ez, sexu askea, gurasorik ezagutuko ez zuten umeak eta… Estatua bere gerlari guztien “aita” bakarra.

Baina Platonen ereduak ez zuen arrakastarik izan, eta orduko eta geroko Estatuek ez zuten familia akabatu. Hala, gizarte askotan egungoarekin zerikusi handirik ez zuten familia ereduak egon ziren. Batez ere, familia zabala deritzona. Familia haiek 20 kidetik gorakoak ere izan zitezkeen, horrek denak batera bizitzea esan nahi ez bazuen ere. Eta familia zabal hark indar handia eman zien herritar xumeei bizitzako gorabehera guztiei aurre egiteko, baita gorakoei aurre egiteko ere. Izan ere, egun familiaren aurka erabiltzen diren argudio guztien kontra, familiak, beste ezeren gainetik, altruismoaren, elkar-laguntzaren, maitasunaren eta elkartasunaren gotorlekua izan dira luzaroan. Eliteen kontrako kulturaren zaindari. Euren akats, gorabehera eta gatazka guztiekin.

Eta, hain zuzen ere, horiexek dira liberalismo modernoaren adar batek jasan ezin dituen ezaugarriak. Iraultza burgesaren proiektuan, familia proletarioak, diru eta giza baliabide iturri diren bezala, arazo eta buruhauste iturri ere izan dira betidanik. Alde batetik, ume “gehiegi” izaten zituzten garai batean, eta burges batzuk beldur ziren egunen batean, haien populazioa hain azkar hasita, matxinatuz gero, gehiegi izango ez ote ziren, haien indarrari aurre egin ahal izateko, eta hortik hasi ziren lehen proiektu malthusianoak eta eugenesikoak, abortuaren aldeko lehen aldarriak barne, hura baitzen proletarioen hazkundea kontrolatzeko proposatutako neurrietako bat, ez bakarra. Bestetik, auzo berberetan bizi ziren familia proletario zabal haiek gaitasun handia zeukaten elkarri laguntzeko, patroiari elkarrekin aurre egiteko, euren burua antolatzeko, eta, argi dago, hori ez zen patroien oso gustuko.

Azken mendeetan, baina, besoen premia hori beste modu batean hasi da antolatzen ipar globalean: hego globalak eman ditzala behar diren beso horiek -lantegirako zein gerretarako-. Ipar globalean, aldiz, hobe daukagu gizarte atomizatua, gizaki hiper-bakartua. Familia, burgesiak zabaldu zuen ereduaren araberako familia patriarkal nuklear eredu hori, hain zuzen ere, ez da beharrezkoa -eta, denboraren poderioz, familiaren aurkako diskurtso hori berez zabalduko da herri xumeetan ere, haien gizarte eredua ipar globala izaten baita lehenago edo geroago-. Ezin hobeto irudikatu zuen Aldous Huxleyk, bere Bai mundu berria famatuan, sistemak egun ipar globalerako nahi duen gizarte eredua, Platonek nahi zuenaren oso antzekoa, bestalde: gizakien, gizon zein emakumeen, ardura bakarrak hiru izan behar dira: produzitzea, kontsumitzea eta “zoriontsu” izatea. Gizaki bakartuak, isolatuak, egolatrak, hedonistak eta azalekoak behar dira. Maitasunak gidatutako harreman oro kaltegarria da, alferrekoa, oztopoa gizarte eredu horretan gora egiteko. Beraz, familiak ez dira gehiago behar. Haurrak haztea eta heztea eta herritar guztien oinarrizko “premiak” asetzea Estatuaren kontu. Esklabotza eredu berrian sistemari aurre egiteko eta bestelako harreman ereduak, materialistak ez diren interesak eta motibazioak hedatzeko balio izan dezakeen oro baztertu egin behar da.

Bide horretan, beste gauza askotan legez, arazo bat dauka sistemak, ordea: Estatu liberal burgesak sorreratik izan duen bitasuna. Sistemaren aldeko ikuspegi nagusi bina daude, moralari, ekonomiari eta politikari dagokienez, eta biak dira beharrezkoak. Kontua, orekari eustea da. Ikuspegi moral, ekonomiko eta politiko batzuk “eskuinari” lotuta ikusten dira. Beste batzuk, “ezkerrari” lotuta. Eta sistemak ezin hobeto ikasi du diskurtso bitasuna erabiltzen. Hala, garai batzuetan eskuina lan zikina egiteko erabiliko da, eta ezkerra lan garbia, eta beste garai batzuetan, alderantziz, norberak zikintzat eta garbitzat zer hartzen duen. Kontua, gainera, ez da beti erraz bistaratzen. Izan ere, pertsona –edo alderdi- berak eskuinari lotuta ikusi ohi diren balio moralak izan ditzake eta, aldi berean, ekonomiarako edo politikarako ikuspegi ezkertiarra, eta iruntzitara.

Moralari dagokionez, kristautasunari lotuta ikusi diren balioak eskuindartzat hartu ohi dira, familiari, sexuari, abortuari, eutanasiari… buruzko moral “estuak”. Eta haien kontrakoak, kontzientzia moral “zabalak”, ezkertiartzat jo ohi dira. Ekonomiari dagokionez, interes pertsonala, aberasteko “eskubidea”, merkatu askatasunaren defentsa, jabetza pribatua, berekoikeria… eskuinari lotuta ulertu ohi dira, eta “justizia” soziala eta aberastasunen banaketa, elkartasuna, publikotasuna, eskuzabaltasuna, merkatuaren kontrol estatala… ezkerrari lotuta. Politikari dagokionez, azkenik, eskuina Estatu minimoaren defentsan ikusi ohi da: Estatua bai, baina kapitalak batzeko bidea eman, pilatutako aberastasuna legez babestu eta jabeen “eskubideak” defendatzeko den neurrian eta, gainerakoan, Estatuaren abarotan neure negozioak aurrera ateratzea lortu dudan unetik aurrera, txiroak erreprimitzeko ez bada, nire bidetik desager dadila Estatua. Ezkerra, aldiz, Estatuaren defentsa sutsuari lotuta ikusi ohi da, Mussolinik zioen antzera, dena Estatuaren barruan, dena Estatuarentzat, ezer ez Estatutik kanpo, ezer ez Estatuaren aurka.

Errealitateak, aldiz, konplexuagoak izan ohi dira. Hala, esaterako, gauza askotan moral kristaua moral “unibertsaletik” -halakorik balego- gertu dagoen kontuetan, ez dago oso urrun etika anarkistatik, eta anarkismoak humanismotik duen horretan, bat egiten du kristautasunak, teorikoki behintzat, eta batez ere kristautasun primitiboari dagokionez, historikoki aldarrikatutako hainbat baliotan -elkartasuna, jabetza pribatuaren arbuioa, komunalismoa, maitasuna…-. Era berean, interes handiz entzun nien duela gutxi Argentinako emakume anarkista feminista batzuei kontatu zutenean XX. mende hasierako emakume anarkista feministak, argentinarrak, behintzat, abortuaren etsai eta familiaren defendatzaile sutsuak zirela. Dirudienez, garai hartako emakumeak artean ez zeuden joera neomalthusianoen mende, ez zekiten gauza handirik ezker erradikalaren familienganako gorrotoaz, eta egungoek baino argiago zeukaten patroiaren eta sistemaren aurrean familian zeukatela gotorlekurik sendoena. Argi zeukaten garai hartan, sistemari, hots, kapitalari eta Estatuari, aurre egiteko, emakumeek eta gizonek bat egin behar zutela, eta elkarrenganako maitasunean zeukatela indargunerik sendoena.

Nago, beraz, gauza askotan sistemak eskuineko ahoaz esan ezin dituen gauzak ezkerreko ahoaz hedatzen dituela. Nago, egun sistemak behar duen gizarte atomizatu, isolatu, bakartu, galdu, ahulduaren aurrean, familia eragozpen dela. Egun, Estatuaren besoetara biluzik eta itsu-itsuan botako diren norbanako babesgabeak behar direla, beste kontu askotan ikusten den bezala. Ez da arraroa, besteak beste, egun ezkertiarren eta iraultzaileen artean Nietzschek daukan oihartzuna. Ez arraroa, ez kasualitatea.

Edozelan ere, ez da gai sinplea, ez da baiezko ala ezezko batez ebazten den kontua. Kapitalismoa eta Estatua batera akabatu nahi dugunok, askatasunez erabaki behar dugu familiarik nahi dugun eta, batez ere, zer familia eredu nahi dugun, sistemaren eredu hierarkikoen isla izan barik, iraultzarako hazia bertan ere jarri ahal izateko.

(Castellano)

Aunque el Estado Chileno lo expulsó del país, Asel Luzarraga presentará su libro en Casa Volnitza

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Komunikabideak, Kultura, Liburuak, Literatura, Politika with tags , , , , , on 2013/10/02 by aselluzarraga

los_buenoss

Queridos amigos y amigas, compañeras y compañeros,

Como Productora de Comunicación Social, tenemos el placer de invitarlxs a la presentación del libro Los buenos no usan paraguas (Desmontando un montaje; desnudando al Estado) que tendrá lugar el próximo martes 8 de octubre a las 19hs en la casa Volnitza.

http://vimeo.com/productora/los-buenos

 En dicho evento podremos escuchar al autor contándonos detalles sobre el proceso de escritura de este ensayo y sobre los hechos e ideas plasmados en él. Contaremos también con la presencia del abogado Jaime Madariaga, que detallará el proceso judicial narrado en el libro y el momento en qué éste se encuentra actualmente a nivel internacional. Por otro lado, el historiador Víctor Muñoz situará el caso en el contexto de la histórica práctica de persecución y expulsión de extranjerxs adscritxs a ideologías consideradas subversivas por parte de los diversos gobiernos chilenos. Tendremos también la presencia de algunxs integrantes de la editorial Quimantu, quienes hicieron posible la publicación de este libro. Finalmente, el turno quedará abierto para aquellas personas que quieran participar con sus aportes y preguntas.


Por tratarse de una actividad publica, la presentación está abierta a toda persona o colectivo, aunque será necesaria la acreditación de aquellas que acudan con la intención de cubrir el evento en nombre de algún medio de comunicación. 

La acreditación debe realizarse al correo: productoradecomunicacionsocial@gmail.com

Reciban un afectuoso saludo de la Productora de Comunicación Social

Sinopsis del libro:

El 31 de diciembre de 2009, en medio de una mediática operación policial, era detenido en Padre las Casas (La Araucanía, Wallmapu), el escritor vasco Asel Luzarraga, sindicado como sospechoso de la colocación de cuatro artefactos explosivos. Sin embargo, el propio informe de la inteligencia policial de Carabineros apuntaba a la verdadera causa de tal operación, desatada en medio de la campaña a la presidencia chilena: estar realizando actividades de connotación pública y, aunque suene a un discurso de otras épocas, estar introduciendo ideas foráneas en la juventud chilena. A través de las páginas de este libro es ahora el propio Asel Luzarraga quien da minuciosa cuenta de los detalles del montaje policial y mediático en que se vio envuelto y desentraña los mecanismos que el Estado tiene en las llamadas democracias modernas para neutralizar cualquier atisbo de disidencia. Un material que pretende aportar a las luchas anti-represivas en Chile y en el mundo.

Productora de Comunicación Social.
Videorevista  Sin[A]psis

www.comunicandoacción.org

“Comunicando Acción en la Construcción del Movimiento Social”

Contacto:
Productoradecomunicacionsocial@gmail.com

Sinapsis la Video Revista – Página de facebook: www.facebook.com/VideoRevistaSinapsis

“Los buenos no usan paraguas” en “Yo me libro”

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Jatorrizko herriak - Pueblos originarios, Komunikabideak, Kultura, Liburuak, Literatura, Politika with tags , , , , , , on 2013/08/30 by aselluzarraga

los_buenoss2011n Gezurra odoletan eleberria argitaratu nuen, Txalapartaren eskutik, euskal irakurleei fikzioaren bidez Araukanian bizi den errepresio egoeraren berri emateko. Orain, ordea, Txilen eta gazteleraz Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje, desnudando al Estado kaleratuko da, Quimantu-ren eskutik. Liburu bien bidez, batez ere bigarren honi dagokionez, eskerrak eman nahi dizkiet une latz haietan elkartasuna eta laguntza hainbeste modutan helarazi zizkidaten guztiei. Laster Euskal Herrian ere egongo da liburua, Hagin argitaletxe antiautoritarioaren eskutik, gazteleraz han ere. Barkatuko didazue euskaldunok salbuespen txiki hau…

En 2011 publicaba en Euskal Herria y en euskera la novela Gezurra odoletan (La mentira en la sangre) de la mano de Txalaparta, para hacer llegar al lectorado euskaldun, a través de la ficción, la realidad represiva que se vive en la Araucanía. Ahora, en Chile y en castellano, se publica, de la mano de Quimantú, Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje, desnudando al Estado. A través de estas dos obras, y en especial de esta última, quiero expresar mi agradecimiento a todas las personas, colectivos, medios… que de una manera o de otra me hicieron llegar su solidaridad y su apoyo. Asimismo, podremos seguir observando si la actitud mayoritaria de los medios oficiales chilenos sigue siendo el silencio. Pronto esta obra estará también disponible en Euskal Herria, de la mano de la editorial antiautoritaria Hagin. De momento, dejo aquí lo que podría ser la sinopsis del libro y la información sobre el evento en que Quimantú lo lanzará este sábado 31 de agosto en Santiago, junto a otras obras de su catálogo, en una actividad hecha a pulso en defensa de los derechos humanos y en especial de los pueblos indígenas. Aunque la efectividad de aquella operación me impide estar de cuerpo presente en el evento, restringido como tengo el acceso a ese pedacito alargado de tierra entre el océano y la cordillera, de alguna manera allí estaré.

Sinopsis:

El 31 de diciembre de 2009, en medio de una mediática operación policial, era detenido en Padre las Casas (La Araucanía, Wallmapu), el escritor vasco Asel Luzarraga, sindicado como sospechoso de la colocación de cuatro artefactos explosivos. Sin embargo, el propio informe de la inteligencia policial de Carabineros apuntaba a la verdadera causa de tal operación, desatada en medio de la campaña a la presidencia chilena: estar realizando actividades de connotación pública y, aunque suene a un discurso de otras épocas, estar introduciendo ideas foráneas en la juventud chilena. Efectivamente, Asel Luzarraga llevaba nueve meses viviendo en la región y durante ese tiempo había escrito en su blog algunos textos en defensa de los derechos del pueblo mapuche y había participado en actividades de corte anarquista, y eran extractos de sus artículos y su presencia física en el lugar en el que un grupo de jóvenes llevó a cabo una serie de murales anticarcelarios las terribles pruebas que fueron aportadas como definitivas para considerarlo autor de bombazos. Gracias a este kafkiano informe, Carabineros pudo allanar su domicilio y colocar las pruebas ad-hoc: una bolsa con un extintor vacío, un par de mechas y unos pocos gramos de pólvora, que servirían a la postre para la acusación definitiva, una vez olvidada para siempre su posible vinculación con los atentados explosivos: tenencia de partes o piezas para la fabricación de bombas.

Inmediatamente se desató una gran ola de solidaridad en Euskal Herria (País Vasco), Wallmapu, Chile y otras regiones del mundo, como Argentina o Uruguay, y personalidades y organizaciones vinculadas a la defensa de los derechos humanos, como el Observatorio Ciudadano chileno, el Premio Nobel de la Paz Adolfo Pérez Esquivel o el PEN Internacional (siendo Asel en aquellos momentos miembro de la junta directiva del PEN vasco), se involucraron ampliando la dimensión internacional del montaje político-policial.

Terminado el proceso con una condena simbólica que permitió la expulsión de Asel Luzarraga de territorio chileno, el caso, aún abierto por la demanda interpuesta contra el Estado chileno ante la Comisión Interamericana de Derechos Humanos, llega ahora narrado por la propia víctima, en una obra mezcla de crónica periodística, relato vivencial y ensayo político, para situar el caso como uno más de los tantos que se producen a diario en todo el mundo, y deconstruir el actuar represivo coordinado de todas las patas que conforman el Estado, con especial referencia a la labor servil de los medios de comunicación y al trabajo deshumanizador de las cárceles, así como para homenajear y agradecer a todas aquellas personas que demostraron con hechos y con palabras la importancia de la solidaridad, del apoyo mutuo y de la difusión ante el cerco comunicacional habitual. Todo ello acompañado por las pruebas audiovisuales que no dejan duda sobre la actuación policial en la construcción de un montaje de estas características. Un llamado a la reflexión, a la denuncia y a la acción.

Yo me libro 2013

“Yo me Libro… con Des-Control Comunitario

Fecha: Sábado 31 de agosto
Lugar: Plaza Bogotá , Ñuble con Lira
Horario: 11:00 – 19:00 hrs.

En un Chile que ha mercantilizado los espacios culturales y que su política en esta área se reduce a la disputa por pequeños fondos concursables y que además tiene el impuesto al libro más alto del mundo (19%) se hace urgente abrir cada vez más espacios que rompan con la lógica del consumo desechable e individualista.

Es por ello que el sábado 31 de agosto se realizará la 7ma versión del “Yo Me Libro” actividad pública y gratuita que es organizada por la Editorial Quimantú en conjunto con diversas organizaciones sociales. Este año las consignas son “Yo Me Libro… con Des-Control Comunitario” haciendo alusión a la necesaria movilización de las comunidades en la toma de sus decisiones y el ejercer desde la práctica su soberanía.

La otra consigna es “Yo Me Libro…No tengo Elección” que busca marcar una clara distancia de la política representativa que ha proyectado y profundizado el legado de la dictadura por más de 20 años. Es por ello que la apuesta es a la construcción desde el territorio, los barrios, las poblaciones y la feria de este año se traslada hacia una sector histórico de Santiago: La Plaza Bogotá del Barrio Matta Sur, ubicada en las intersecciones de Lira con Ñuble.

El centro de este evento será el compartir colectivamente en torno a la lectura. Durante la jornada se desarrollarán seis mesas temáticas que en su mayoría presentarán un libro. Dentro de las mesas se encuentran: Agua y Extractivismo, Feminismo, Literatura y Derechos Humanos, Cuentos Latinoamericanos, Cooperativismo, Control Comunitario: experiencias en el ámbito de la educación y vivienda.

Dentro de los libros que se lanzarán en esta jornada se encuentran: “Feminismo desde Abya Yala, Ideas y Proposiciones de las mujeres de 607 pueblos en Nuestra América” de Francesca Gargallo Celentani; Habaneros: Breve Antología de Cuentos de Escritores Latinoamericanos; Los Buenos no Usan Paraguas (Desmontando un montaje, desnudando al Estado) de Asel Luzarraga, entre otros.

Además de la presentación de los libros habrá un gran pasacalle con el que se dará inicio a la feria, también se realizarán talleres con niños y la presentación artística de bandas en vivo. Esta actividad es posible gracias al apoyo colectivo de diferentes organizaciones sociales que trabajan basadas en el apoyo mutuo y el trabajo voluntario. Sólo queda que se sumen a participar porque “si tú te libras…yo me libro”.

Yo me libro programa

2084

Posted in Anarkismoa, Errepresioa, Gizartea, Komunikabideak, Kultura, Liburuak, Literatura, Oroimen historikoa, Politika with tags , , , , , , , , , , on 2013/06/16 by aselluzarraga

Ez, Felix Rodrigo Mora ez zen inoiz izan, ez dugu sekula argitaratu, zabaldu edo saldu izen hori daukan inoren libururik. Ez dugu inoiz entzun horrelako izenik. Non diozu entzun duzula???

No, Felix Rodrigo Mora jamás existió, nunca hemos publicado, difundido o vendido ningún libro de alguien con ese nombre. Nunca hemos escuchado un nombre así. ¿¿Dónde dices que lo has escuchado??

POZazkUNdea espazio irekia Gernikako Astran

Posted in Ekonomia, Euskal Herria, Garapena, Gizartea, Kultura, Osasuna, Politika with tags , , , , , , , , , on 2013/03/29 by aselluzarraga

pozazkundea 2013

Hauspokada jaia ekainaren 30ean / Fiesta Hauspokada el 30 de junio

Posted in Anarkismoa, Gizartea, Kultura with tags , , , , , , , , , , on 2012/06/14 by aselluzarraga

Ekainaren 30ean, Hauspoa* elkarteak autogestiorako jaialdia antolatu dugu, Ibaguengo Etxaurren ikastolako patioan (Amurrio ta Artzeniega artean), Zuhatzan, Araban.

Eguna goizeko 11etan hasiko da hainbat ekimenekin:

– Krisi-kirolak (edonork har dezake parte, anima zaitezte!)

– Truke azoka

– Esposaketa

– Distraen topaketa

15etan bertso-bazkaria 4 eurotan Aiarako Bertso eskolak lagunduta

18etan Cabaret Dekadenzia, Rita Decoren eskutik

20etan kontzertua, 6 eurotan,  hurrengo taldeekin:

– Humilitate (H.C.-Trash – Donostialdea)

– Skainhead (Ska – Madril)

– Accidente (Punk-Rock – Madril)

– Amets gaizto (Emo-Metal – Amurrio)

– Frantzeska (Ranrover-Jukebox – Bilbo)

– Annunaki revenge (Crust-Punk – Amurrio)

Txozna edari ta bokatekin gau osoan zehar (edaria egun osoan zehar) ta akanpatzeko tokia ere izango da.

Ta, jakina, distriak egun oson zehar, 11etatik norberak nahi izan arte. Distria izanez gero ta etorri nahi izanez gero, mezedez esaiguzue, legua mugatua izan daitekelako. Hala ere, kanpin mahaia izanez gero, ekar ezazu, lagunduko diguzu eta.

* Hauspoa Amurrion sorturiko elkartea da, local bat ireki dugu ta besteak beste hau da lokalan aurkit dezakezuna:

–          Liburutegia. Gai sozialak lantzen dituzten hamaika tituluekin (teoria politikoak, ekologismoa, antimilitarismoa, hezkuntza, antipatriarkatua, espetxeak…), fanzinoteka, aldizkariak, eleberriak… Bilatu gure apaletan.

–          Diru goserik gabeko liburudenda. Egokitu zaigun errealitate ustel honi aurre egiteko material idatziaren zabaltzea du xede: liburuak, fanzineak, liburuxkak, aldizkariak, etab. aurkitu ahalko dituzu, baita musika eta beste zenbait gauzak ere.

–          Aisia eta solaserako esparrua. Zatoz trankilmentean infusio edo kafetxo bat hartzera, komiki bat irakurtzera, partida bat jolastera edo besterik gabe, egonean egotera.

–          Diogenesen kupela. Beste leku batzuetan “tienda gratis” edo “hartu nahi duzuna” izendatu dute. Diogenesen sindromea baliagarria izan daiteke! Arropa eta era guztietako tramankuluak topatuko duzu hemen.

–          Gela balioanitza. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, zinekluba, txikipark-a egingo dira hemen.

–          Hauetaz aparte, buruaskitasun tailerrak, denbora bankua eta beste zenbait ekintza martxan jartzea dugu buruan.

Hauspoa elkarteak mundu zabaleko biztanleei:

Duela hainbat hilabete, aiaraldeko zenbait pertsona elkartzen hasi ginen, gure kabuz, eta kolektibotasunak ematen dizkigun gaitasunaz baliatuz, sentitzen ditugun beharrizanak asetzeko helburuarekin.

Gure kasuan, kolektibo moduan, beharrizan eta helburuen artean egungo gizarteak erabat ezabatu duen pertsona zein elkarteen arteko elkartasuna berreskuratzea, inguratzen gaituen errealitatearen analisia eta kritika egitea (eta bertan eragitea, aldaketa soziala bilatuz), diruaren hotsa entzuten ez duen kultura sustatzea, buruaskitasuna garatzea, etab. egongo litzateke.

Hamaika asanbladen ostean eta aurrera atera nahi genituen proiektuak aurrera eramateko espazio baten beharra ikusi genuelarik, azkenean, orain ireki berri dugun gunea alokatzea erabaki genuen, honek suposatzen dituen gastuekin: alokairua, argindarra… (argi gera dadila gune hau ez dela denda bat, eta bertan gaudenok ez garela dendariak). Gastuei aurre egiteko behar dugun dirua bazkideetatik (zu ere behar zaitugu!!) eta han eta hemen antolatzen ditugun ekintzetatik (bazkariak, kontzertuak…) lortzen dugu.

 

El 30 de junio, la asociación Hauspoa* hemos organizado un festival por la autogestión en el patio de la ikastola Etxaurren de Ibaguen, Zuaza, Alava.

El dia empezará a las 11 de la mañana con:

– Crisis-deportes (Cualquiera puede participar, ¡Anímate!)

– Mercadillo de trueque

– Exposición

– Encuentro de distris

A las 14.30 Comida y bertsos de mano de la Bertso Eskola de Aiala(pa quien no lo sepa, los bertsos son tradicionales en Euskal Herriak y son poemas improvisados por las/os bertsolaris, bien con un tema que les dice el gaijartzaile o “ponedor de temas” o bien tema libre, improvisado, sobre cualquier cosa o persona) a 4 euros.

A las 20 horas concierto, a 6 euros,  con los grupos:

– Humilitate (H.C.-Trash – Donostialdea)

– Skainhead (Ska – Madrid)

– Accidente (Punk-Rock – Madrid)

– Amets gaizto (Emo-Metal – Amurrio)

– Frantzeska (Ranrover-Jukebox – Bilbo)

– Annunaki revenge (Crust-Punk – Amurrio)

Habrá txozna con bebida y bocatas durante toda la noche (bebida durante todo el dia) y zona para acampar.

Y, por supuesto, distris durante todo el dia, desde las 11 hasta que cada una quiera. Si tienes distri y quieres venir, por favor, avisanos ya que es posible que haya pocas mesas, aunque si tienes mesa de camping y la traes nos harás un gran favor.

*Hauspoa es una asociación creada en Amurrio, hemos abierto un local y entre otras cosas esto es lo que puedes encontrar:

–          La biblioteca. Con un montón de títulos de temática social (teorías políticas, ecologismo, antimilitarismo, educación, anti-patriarcado, cárcel…), además de un sinfín de fanzines, revistas, cómics, novelas…

–          La distribuidora. Ésta nace con el fin de distribuir material escrito para coger herramientas mentales y hacerle frente a esta realidad podrida que nos ha tocado vivir. En ella también encontrarás revistas, música, artesanía…

–          El espacio de esparcimiento. Puedes venir a tomarte un cafecito o una infusión, a leer algún cómic de la comicoteca, o a jugar, o a estar charlando sin más.

–          El barrilete de Diógenes. En otros lugares lo han llamado “tienda gratis” o “hartu nahi duzuna”. ¡El síndrome de Diógenes puede ser útil! Acá podrás recuperar lo que todavía puede ser útil: ropa, discos, todo tipo de cacharrería…

–          La sala multiusos. Éste será el espacio para las charlas, el cine-club, las presentaciones de libros, el txikipark, etc.

La asociación Hauspoa hace saber:

Hace algunos meses, un grupo de personas empezamos a juntarnos con la intención de satisfacer ciertas necesidades que sentíamos, desde nosotras mismas y con las armas que nos da la colectividad.

En nuestro caso, estas necesidades de las que hablamos van desde recuperar un tejido social hoy en día deshilachado, hasta el análisis y crítica de la realidad que nos rodea (e incidir en ella, ya que buscamos un cambio social), pasando por fomentar la cultura popular, anti-comercial o a-comercial, dar pasos hacia la autosuficiencia…

Viendo que para poder llevar a cabo los proyectos que teníamos en mente necesitábamos un espacio, después de muchas asambleas decidimos alquilar el espacio que acaba de abrir sus puertas, con los gastos que ello supone: alquiler, mantenimiento, electricidad, etc. (que quede claro que esto no es una tienda y que quienes aquí estamos no somos tenderas). Para hacer frente a los gastos que genera todo esto tenemos la figura de l@s soci@s, y diferentes actividades (comedores, conciertos…) que organizamos para financiarnos.

Soloan Barriketan Gernikan

Posted in Ekonomia, Euskal Herria, Gizartea, Kultura, Lana, Politika with tags , , on 2012/04/22 by aselluzarraga
Kaixo, hilaren azken asteburuan, apirilak 28 eta 29, oso topaketa berezia izango da Gernikan: SOLOAN BARRIKETAN. Lurrari buruz jardungo dugu bere alde guztietatik elkartzeko, bizitzeko, gozatzeko eremu ezinbestekoa iruditzen zaigulako. Eta han zu zeu be izatea oso aberasgarria izango da. Izan ere, espazio irekiko (open space) metodoaz jardungo dugu, elkarrekintza, sormen eta energia maila gorenean, bizi-bizi! Hemen informazio gehiago, bazatoz? Eta hemen, bertaratzeko hamaika arrazoi ! Honen gogoz diran lagunei bidaltzeaz gain, kontue sustatzen lagundu nahi baduzu, hortxe behean eskuorriak eta kartelak!


TWITTER:
#SOLOANBARRIKETAN  *******  FB: http://www.facebook.com/SoloanBarriketan
Hola, el útimo finde del mes, 28 y 29 de abril, tenemos un encuentro muy especial en Gernika: SOLOAN BARRIKETAN (conversando en el huerto). Hablaremos acerca de la tierra por todas sus vertientes, porque nos parece un espacio fundamental para juntarse, vivir y gozar. Y será muy positivo que puedas venir tú también, ya que utilizaremos el método del espacio abierto (open space), que da pie a un alto nivel de interacción, creatividad, energía y dinamismo.
Aquí más información al respecto. ¿Te animas?

Ah, y si aparte de enviar a tu gente que se interesa por estos temas, quieres colaborar en la difusión, aquí tienes octavillas y carteles.