Archive for the Animalien eskubieak Category

Berriz ere…

Posted in Anarkismoa, Animalien eskubieak, Euskal Herria with tags , , , , , on 2010/07/07 by aselluzarraga

Kartela iazkoa da eta gainera lehenago erabili dut, baina hala ere…

Egin etenalditxo bat…

Posted in Animalien eskubieak, Ekonomia with tags , , , , , , on 2010/03/30 by aselluzarraga

Gene kaltegarriak

Posted in Animalien eskubieak with tags , on 2009/10/12 by aselluzarraga

Banbi, oreinkumea, berriro dugu albiste. Oraingoan bertsio zurian. Irudi idilikoa izan litekeena, ordea, beste zerbait gogoraraztera etorri zaigu: gizakia naturaren gainetik dago, edozeren gainean erabaki dezake, nork merezi duen bizia eta nork hil behar duen.

Naziek gizakiekin egin nahi zutena ikaragarria bazen ere (aurrera jarraitu behar zuten geneak aukeratzea, alegia), dirudienez, adituak zientziak ematen dien botere eztabaidaezinaz jantzita, animalien patuaren jabe dira, eta horrela ebatzi dezakete: Alemanian agertu den oreinkume zuria hil behar dute, gene anomaloei segida eman ez diezaien. Mementoz, sineskeria ari da kume errukarria salbatzen, orein zuria hiltzen duena, edota haren senideren bat, urtebeteren buruan hilko ei delako.

Nork salbatzen gaitu, berriz, biziaren jabe direla uste duten gizakien geneetatik?

(2006-11-6)