Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?


Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?

(Castellano)

 

Osasuna, Osotasuna
open space
AutoGestando Salud
Abuztuaren 5 (10-18)   eta  6an(10-14)   iBARRANGELUn (Bizkaia)
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan,
…Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zantiratuak…
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
NOIZ: 2012ko Abuztuak 5ean (10-18) eta 6an(10-14)
(eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz)
NON: iBARRANGELU ko kultur-etxean – Bizkaia
·         Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita.
·         Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez abisatu.
·         Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu.
·         Bestelako premiarik? Deitu lasai!
INFO+IZEN-EMATEA: auzolan@riseup.net 653713984
Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da! 
Animatzen?
AUZOLAN EKIMENA
Laguntzaile:Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak
Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu “horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok…
– Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
– Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.

– Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: