Bakearen prezio politikoa


Barra-barra entzuten zaie hainbat politikariri bakeak ezin duela prezio politikorik izan. Beraz, Espainiako armada berez desegin behar da, luzaroan ordainarazi diguten prezio politikoa buka dadin:

Artículo 8

1. Las Fuerzas Armadas, constituidas por el Ejército de Tierra, la Armada y el Ejército del Aire, tienen como misión garantizar la soberanía e independencia de España, defender su integridad territorial y el ordenamiento constitucional.

(Espainiako Konstituzioa)

Espainiako armada da, hain zuzen ere, bidean zegoen gizarte iraultza eten eta urte askotako terrorismorik basatiena zabaldu zuen taldea, inoiz desartikulatu ez dena, armak inoiz utzi ez dituena. Gu guztion bakearen prezioa ezin da izan Espainia Estatu legez zalantzan ez jartzea edo indarrez ezarritako haren batasunari men egitea. Eta jakina, terrorismoaren apologia egiten duen Konstituzio orok geratu behar du legez kanpo eta hura goretsi dutenak auziperatu. Mehatxuaren bidez bakan batzuen ideiak eta interes ekonomiko-politikoak bermatzeko sortutako talde terrorista orok desagertu behar du, inongo prezio politikorik gabe, berez eta negoziaziorik gabe. Orduan baino ez du herriak aukera izango askatasunez hitz egiteko eta erabakitzeko (batzuei hainbeste gustatzen zaien “demokrazia“, haiei demokraziaz hitza baino ez gustatu arren, eta ez benetako esanahia), inolako mehatxu armaturik gabe. Bihoa gogoeta bera nazioarteko talde terrorista guztientzat, besteak beste, eta bereziki, CIA, Mossad, CNI, eta abarrentzat.

(Castellano)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: