Elkarrizketa adierazgarria
Lehengo egunean, larunbatean, Txilen banderari zin egiteko eguna izan zen. Hori dela-eta, Temuko militarrez jantzitako gaztez beteta aurkitu genuen. Halako batean, Uruguai-Alemania partida ikusi eta pizza bat janda etxerantz gindoazela, eskailera mekanikoetan, Vanek eta biok honako elkarrizketa adierazgarria entzuteko parada izan genuen.
Neskak: Baina zuri aberriak zer eman dizu?
Miliko gazteak: Ezer ez, niri hiltzea gustatzen zait.
Neskak: Baina zer diozu.
Miliko gazteak: Bai, hiltzea gustatzen zait eta aberriagatik edonor hilko nuke.
Neskak: Imajina Argentinarekin daukagula gerra.
Miliko gazteak: Lehengusuak dauzkat Argentinan, eta? Bost axola, gustura hilko nituzke.
Horiek bide dira armadek orok gazte “sutsuei” irakatsitako balioak eta holako psikopatak dira sekta horietan aterpea aurkitzen dutenak…
Utzi erantzun bat