Esplotazioaren bukaera


Langileriaren esplotazioa iraganeko kontua da. Begi bistako kontua da eta seguruenik ez du ezta aipamenik ere merezi. Hori dela eta, langileen borroka bera ere gainditutako afera, lekuz kanpokoa, anakronikoa bihurtu da. Horretan zeresan handia izan du gure erakundeek azken urteotan azpi-kontratazioari eta aldi baterako lanari eman dieten bultzada ausartak.

Horri esker, amaitu da nagusiaren petralkeria urte luzeetan jasan beharra. Orain, nagusiarekin gogaitzen hasi orduko, baita askoz lehenago ere, langilea etxean, gurasoenean esan nahi baita, dago berriro, pozik eta estresik gabe. Agur esan diegu luzaroan gordetako arrangurei, eta horrek familia lotura estuagoak sortu ditu, ikasketak bukatzeko presak uxatu…, dena gure osasunaren onerako.

Egun azpi-esplotatuak eta aldi baterako esplotatuak baino ez daude, eta izen horiek argi erakusten dute zer neurritan murriztu den langileen eta nagusien arteko gatazka.

Garai berriek, beraz, erantzun berriak eskatzen dituzte. Horregatik, eta noizbehinkako langileak guztiz asper ez daitezen hain zoriontsu bizitzeaz, hau da egungo langileriari proposatu behar dieguna: azpi-borroka eta aldi baterako gatazka. Ez dezagun lan harremanen zentzu tradizionala guztiz gal, giharrek ariketa apur bat eskatzen dute-eta!

(2006-9-26)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: